miércoles, 18 de septiembre de 2013

2013-2014 ikasturtea hasi da!

Bai, hasi da, eta honekin batera FLL (FIRST LEGO League) proiektu berri bat ere bai. Aurten ere DBH3-ko ikasleek hartuko dute parte eta joan den ikasturtean bezala Informatika ikasgaiaren barnean sartu dugu. Gainera aurten ikasle gehiago daude beraz ideia gehiago aterako dira ziur!!!

Klaseko lehenengo egunean proiektuaren berri eman nien klasean, eta egia esanda ikasleak nahiko harrituta geratu ziren, nik uste dut oso ondo ere ez zutela ulertzen zertaz ari nintzen. Agian testu orriak edo horrelakoak egitea espero zuten eta horrelako proiektu baten aurrean egoteak ezustean harrapatu zituen. Hala ere egun honetan behintzat azalpen orokorrak emateko denbora izan nuen eta taldeak egin zituzten, 3 oraingo honetan.

Ostiralean izan genuen bigarren klase ordua, eta hemen bai taldez talde joan nintzen ulertu ez zuten guztia azaltzen. Hau egin ondoren iada bai taldeak lanean hasi ziren eta proiektu zientifikoan pentsatzen hasi ziren. Aurtengo gaia "Nature´s fury" izenarekin aurkeztu digute, eta zein da helburua? Naturan gertatzen diren desastreak aztertzea. Dagoeneko zonalde batean pentsatu dute eta bertan gertatzen den desastreren batean. Hiru gai hauekin daude lanean taldeak:

  • Galiziako suteak
  • Martuteneko uholdeak
  • Japoniako lurrikarak

Hauen zergatia ari dira aztertzen eta norekin hitz egin dezaketen informazioa lortzeko pentsatzen.

Aurtengoan gainera FLL-ren formatua piska bat aldatu da. microFLL izenekoa izango dugu lehenik, eta hau ikastetxean bertan izango dugu. 2 talderen artean egingo da eta hauetako bat izango da klasifikazio torneora joango dena. Baina beno, piskanaka-piskanaka!




No hay comentarios:

Publicar un comentario