miércoles, 20 de noviembre de 2013

Iritsi da eguna!

Eta egin dituzte aurkezpenak! Azkenean sorpresaren bat eraman dugu, eta ona gainera eh! Aurkezpenak oso ondo joan dira. Datorren astean posterra eta robotaren misioak burutu beharko dituzte, eta guzti honetatik irtengo da talde irabazle. Oraindik guztia erabakitzeke dago!





domingo, 17 de noviembre de 2013

Iritsi da proiektuak aurkezteko astea!

Halaxe da. Asteazkenean proiektu zientifikoen aurkezpena egiteko garaia da MicroFLL-ren barnean. Taldeak iada urduri daude, azken txanpan gaudela ikusita. Aurkezpenak ez daude guztiz prest eta bi egun besterik ez dira geratzen.

viernes, 8 de noviembre de 2013

Lanean jo ta su!

Gaurko klasean ikasleak lan eta lan aritu dira, aurkezpenerako eguna geroz eta gertuago dagoela ikusita.

 

Badoaz pixkanaka.

martes, 5 de noviembre de 2013

Bi aste proiektuak aurkezteko!

Bi aste besterik ez dira geratzen taldeek beraien proiektu zientifikoak ikastetxean aurkezteko, hau da, ikastetxean MicroFLL ospatzeko. Bi egunetan egingo dugu. Azaroak 20an proiektuak aurkeztuko dituzte, eta Azaroaren 27an robotaren txapelketa izango dugu. Bigarren zati honekin ez dabiltza oso fin aurtengoan. Oraingoz diseinua egin dute eta aurrerantz mugitzen omen da, baina misioak...

Animo txapeldunak, gutxi geratzen da eta!!!