miércoles, 14 de noviembre de 2012

Vicomtech-IK4-ra bisita

Joan zen Urriaren 23-an Vicomtech-IKT4-ra bisita izan genuen FLL-k proiektu zientifikoaren inguruan antolatutako formakuntza saioen barnean. Izan genuen gaia honakoa zen: "Charla sobre investigación aplicada y desarrollo de tecnologías multimedia de interacción visual y comunicaciones asociada a los senior". Bertan senior-entzat lagungarriak izan daitezkeen zenbait proiektu azaldu zizkiguten. Hala nola etxe digital bat, telebista bidezko zerbitzu pertsonalizatuak, etxetik medikuaren jarraipena egiteko aukera, markapasoak, etab.

Egia esan gure ikasleek interes handia azaldu zuten eta asko galdetu zuten, eta horren ondorioz, hitzaldia amaitzean geratzeko eskatu zieten galderatxo batzuk erantzuteko. Guzti hori grabatu eta bideo bat atera dute. Hemen uzten dut bideo hori, edonork ikusteko aukera izan dezazuen.


viernes, 9 de noviembre de 2012

Robotaren mahaia prest!

Beno, gaur beste zerbait ikustzen hasteagatik, robotak egin beharreko misioen mahaia montatu dugu. Beno, egia esanda, eta izan behar den moduan, ikasleak egon dira proba guztien muntaia egiten, beras ordua berehala pasa zaie, beina beno, denen arteko lanaren garrantziaz konturatzeko balio izan duela uste dut. Pieza asko zeuden mahai gainean eta batek zerbait aurkitzen ez bazuen segituan zuen beste norbaiten laguntza, edo muntaiarako gidan zerbait ulertzen ez zenean berdin. Pozik eta ilusioz beteta jarraitzen dute eta ez da gutxi.

Hemen doaz pare bat argazki:




                            

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Hasi gara!

Aurreko egunean lanak banatu genituen eta dagoeneko dena nahiko bideratuta dagoela dirudi.

Alde batetik, kamisetaren diseinuan pentsatu dute. Kamiseta bestza izango omen da, eta aurrekaldean izango duen marrazkia Mariak pentsatu du. Bestetik, ez dugu ahaztu behar kamisetan pratrozinatzaileak ere gehitu beharko ditugula.

Adrián berriz proiektua jende desberdinari aurkezten joan da eta 15€ lortu ditu horren kontura. Gainera, esan digunez patrozinatzaile bat ere ba omne du, beraz joango gara ikusten.

Eta proiektu zientifikoaren inguruan, alde batetik María eta Saioak lehenengoaren amonarekin hitz egin ondoren, pertsona seniorrek izaten dituzten zailtasunen berri eman digute:
  • Lurrera zerbait erortzen zaienean hau jasotzeko duten zailtasuna.
  • Telefono mugikorreko agendan ezer aurkitu eta ikusteko zailtasuna.
  • Ibiltzerako orduan, erortzeko duten arriskua oreka faltagatik.
  • Josten dutenean, esaten zuen lehen beraientzat erraza zen zerbait orain 2 orduko lanean bihurtu dela.
  • Erosketak egiterako garaian poltsak eramatea asko kostatzen zaie.
  • Bidegorriak zeharkatzean beldurra izaten dute.
Bestetik, Adrián senior-ekin lan egiten duen jendearekin hitz egiten egon da. Hauek esan diotenez beraiek pertsona hauengan ikusten duten zailtasun handienetako bat beraien burua garbitzeko dituzten zailtasunak dira, aurpegia garbitzetik gorputz osora. Beraiekin lan egitearen alde positiboena pertsona seniorrekin egotea dela esaten zuten, eta alde negatiboena oso gaizki daudenak horrela ikustea.

Behin hau dena entzunda, ideia jario batekin hasi dira:
  • Erosketako karrotxoan (6 gurpil): tiradorean motorren antzeko manila bat jarri edo mando moduko bat jarri. Noski, motorizatu.
  • Zoom berezi bat sortu telefono mugikorrarentzat --> hau baztertu egin da dagoeneko badagoela esaten baitzuten.
  • Hitz egiten duen telefono mugikor bat sortu.
  • Lurretik gauzak hartzeko pintza luze bat sortu, puntan iman antzeko zerbait duena.
Ikusten da ideiak atera direla. Oraindik beste buelta bat emateko aukera planteatu dut eta ondoren lanean jo ta ke hasi beharko dira!