miércoles, 7 de noviembre de 2012

Hasi gara!

Aurreko egunean lanak banatu genituen eta dagoeneko dena nahiko bideratuta dagoela dirudi.

Alde batetik, kamisetaren diseinuan pentsatu dute. Kamiseta bestza izango omen da, eta aurrekaldean izango duen marrazkia Mariak pentsatu du. Bestetik, ez dugu ahaztu behar kamisetan pratrozinatzaileak ere gehitu beharko ditugula.

Adrián berriz proiektua jende desberdinari aurkezten joan da eta 15€ lortu ditu horren kontura. Gainera, esan digunez patrozinatzaile bat ere ba omne du, beraz joango gara ikusten.

Eta proiektu zientifikoaren inguruan, alde batetik María eta Saioak lehenengoaren amonarekin hitz egin ondoren, pertsona seniorrek izaten dituzten zailtasunen berri eman digute:
  • Lurrera zerbait erortzen zaienean hau jasotzeko duten zailtasuna.
  • Telefono mugikorreko agendan ezer aurkitu eta ikusteko zailtasuna.
  • Ibiltzerako orduan, erortzeko duten arriskua oreka faltagatik.
  • Josten dutenean, esaten zuen lehen beraientzat erraza zen zerbait orain 2 orduko lanean bihurtu dela.
  • Erosketak egiterako garaian poltsak eramatea asko kostatzen zaie.
  • Bidegorriak zeharkatzean beldurra izaten dute.
Bestetik, Adrián senior-ekin lan egiten duen jendearekin hitz egiten egon da. Hauek esan diotenez beraiek pertsona hauengan ikusten duten zailtasun handienetako bat beraien burua garbitzeko dituzten zailtasunak dira, aurpegia garbitzetik gorputz osora. Beraiekin lan egitearen alde positiboena pertsona seniorrekin egotea dela esaten zuten, eta alde negatiboena oso gaizki daudenak horrela ikustea.

Behin hau dena entzunda, ideia jario batekin hasi dira:
  • Erosketako karrotxoan (6 gurpil): tiradorean motorren antzeko manila bat jarri edo mando moduko bat jarri. Noski, motorizatu.
  • Zoom berezi bat sortu telefono mugikorrarentzat --> hau baztertu egin da dagoeneko badagoela esaten baitzuten.
  • Hitz egiten duen telefono mugikor bat sortu.
  • Lurretik gauzak hartzeko pintza luze bat sortu, puntan iman antzeko zerbait duena.
Ikusten da ideiak atera direla. Oraindik beste buelta bat emateko aukera planteatu dut eta ondoren lanean jo ta ke hasi beharko dira!

No hay comentarios:

Publicar un comentario