lunes, 29 de octubre de 2012

Egin beharrekoak bereizteko garaia

Iritsi da egin beharreko lanak aztertzeko garaia eta proiektu zientifikoa martxan jartzea erabaki da. Horretarako, lehenengo ikusi den gauza pertsona senior bat bilatzeko beharra gure taldeari lagun diezaion. Maríak bere amonarekin hitz egingo duela esan digu, eta egingo dizkiola ikusten dituen zailtasun eta beharrei buruzko galderak. Saioa berarekin joango omen da, beraz bien artean "elkarrizketatuko" dute. Ea zein ideia ekartzen dizkiguten.

Bestetik, pertsona senior-ekin lan egiten duen jendeari galdetzeko beharra ere ikusi da. Zentzu honetan, Adrián prest azaldu da 3. adineko pertsonen zentruetara joateko, eta Oihanek bere izebarekin hitz egingo omen du, toki hauetan lan egiten baitu. Hauen erantzunen zain geratuko gara ere.

Bestetik, dagoeneko bi ideia atera dira proiekturako:

   * Josteko prozesua erraztuko duen sistemaren bat.
   * Beraien egitekoak gogoratzen lagunduko dien sistemaren bat.

Hala ere, hurrengo egunean eta dagokien pertsonekin hitz egin ondoren brainstorming delakoa (ideia jarioa) egingo dugu klasean, ea zer ateratzen den.

Bagoaz pixkanaka-pixkanaka!

No hay comentarios:

Publicar un comentario