martes, 16 de octubre de 2012

Lehenengo klase eguna

Iritsi da lehenengo klase eguna eta guztiak iritsi direnean galdera bat luzatu diet: Zer pentsatzen duzue ikastea aurten informatikan? Erantzunak... ba denetarik. Power Point-ak egiten zioten batzuk, beste batzuk ez zekitela...
Orduan iritsi da aurtengo proiektua azaltzeko garaia, eta egia esanda, beraien aurpegiak ez zaizkit burutik kenduko. Zenbat sentimendu ikus zitezkeen begi horietan. Harridura, poza, ilusioa, ... Pena une horretan argazki kamerarik ez izana, horrelako momentuak ez dira gehiegi izaten kurtsoan zehar eta.
Hemendik aurrera ikusi egin beharko da agertu duten gogo hori denboran zehar luzatzen den edo lanean hasten garenean bertan behera geratzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario