miércoles, 14 de noviembre de 2012

Vicomtech-IK4-ra bisita

Joan zen Urriaren 23-an Vicomtech-IKT4-ra bisita izan genuen FLL-k proiektu zientifikoaren inguruan antolatutako formakuntza saioen barnean. Izan genuen gaia honakoa zen: "Charla sobre investigación aplicada y desarrollo de tecnologías multimedia de interacción visual y comunicaciones asociada a los senior". Bertan senior-entzat lagungarriak izan daitezkeen zenbait proiektu azaldu zizkiguten. Hala nola etxe digital bat, telebista bidezko zerbitzu pertsonalizatuak, etxetik medikuaren jarraipena egiteko aukera, markapasoak, etab.

Egia esan gure ikasleek interes handia azaldu zuten eta asko galdetu zuten, eta horren ondorioz, hitzaldia amaitzean geratzeko eskatu zieten galderatxo batzuk erantzuteko. Guzti hori grabatu eta bideo bat atera dute. Hemen uzten dut bideo hori, edonork ikusteko aukera izan dezazuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario