viernes, 20 de septiembre de 2013

2 aste hauetan zer?

Iada gaur izan dugu 4. saioa eta lanak bideratuagoak daudela dirudi.

Gaur talde bakoitzeko 2 kide misioetarako estrukturak montatzen hasi dira eta asteazkenean bukatuko dituztela pentsatzen dut.



Taldeetan, beste kide batzuk misioak zertan datzan irakurtzen hasi dira, zeren estrategiak pentsatzen ere hasi beharko dute eta horretarako egin beharrekoak aztertzen hasi behar dira.

Proiektu zientifikoak ere aurrera doaz. Taldeetako bat suhiltzaileekin egon da eta atera dituzten ondorioek hasiera batean pentsatua zutena guztiz aldatzera eraman ditu. Beste talde bat maketa bat egiten ari da pentsatu duten saoluzioaren inguruan. Eta hirugarren taldeak norekin hitz egin pentsatu dute buruan dutena moduren batean aurrera eraman dezaketen ikusteko.

Bagoaz aurrera!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario